Arautegia
Izen ematea
Izen ematea
Izen ematea
Ikusi ibilbidea
Lekua Bergara, Gipuzkoa. Antolatzailea: Aranzadi Ikastola, Hankaluze Trail eta Pol-Pol Mendi Taldearen laguntzarekin.
Irteera eta helmuga Aranzadi Ikastola, 6,2km
Irteera ordutegiak Helduak 10:00etan, gazteak 10:30ean, haurrak 11:00etan.
Dortsalarekin batera kantinplora bat eta serigrafiatutako poltsa jasoko ditu parte-hartzaile bakoitzak. Gainera, dortsala baliagarria izango da sari-banaketaren ostean egingo diren zozketetan parte hartzeko. Izan ere, herriko komertzioek ekarpena egin diote ekimenari, eta herriko denda, taberna eta zerbitzuetan gastatzeko bonoak zein bestelako material eta produktuak eskaini dituzte.
2026/07/06 12:00:00tik 2026/10/15 17:00:00ra 7€
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Proban izena emateko prozesuan, irudia erabiltzeko baimen independente bat eskatuko zaio parte-hartzaileari edo, adingabea bada, haren amari, aitari edo legezko ordezkariari. Baimen hori ez da proban parte hartzeko baldintza izango.
Adostasuna emanez gero, Aranzadi Ikastolak parte-hartzailearen irudia, argazkiak, bideoak edo ahotsa erabili ahal izango ditu jardueraren komunikazio- eta zabalkunde-helburuetarako, bere webgunearen, sare sozialen, kartelen, prentsa-oharren, aldizkarien eta antzeko materialen bidez.
Herri Krosak ez ditu parte-hartzaileen irudiak erabiliko, argitaratuko edo lagako. Haren funtzioa izen-emateen eta irudia erabiltzeko baimenen altak, bajak eta eguneratzeak kudeatzera mugatuko da, eta Aranzadi Ikastolari jakinaraziko dio pertsona batek adostasunik ematen ez duen edo baimena geroago atzera botatzen duen kasuetan.
Parte-hartzaileek edo haien ordezkariek emandako baimena edozein unetan kendu ahal izango dute, Aranzadi Ikastolari jakinarazita. Baimena kentzeak ez dio eragingo kendu aurretik baimenean oinarrituta egindako erabileren legezkotasunari; halere, une horretatik aurrera, etorkizuneko erabilera guztiak gelditu egingo dira eta irudiak zabalkunde-kanal eta -euskarrietatik ezabatzeari ekingo zaio, indarrean dagoen araudian araututako ezabatzeko eskubidearekin bat etorriz.
Datu pertsonalen tratamendua 2016/679 (EB) Erregelamenduan (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera egingo da.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
300 Parte-hartzaileak bi proben artean.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola irteera eman eta 04:00 itxiko da. Proba egiteko denbora gehiago behar duen parte-hartzailea kontroletik kanpo geratuko da.